Urte berri on eta saindu

Urte berri on eta saindu

2019 urtean sartu gira berrikitan eta ikusten ditugun guzieri diogu "zorionak"! Parropiako apezen izenean, zorionak eskaintzen dauzkitzuet, fedeari leial eta azkar egonez! Hortako, Jesusen alderat bihur ditzagun bihotz gogoak eta ez tenploko tratularieri!  Jainkoaren semeak umiltasun bidea erakusten dauku, segi dezagun! Lañotasun bizi molde batetarat gomitatzen gaitu: sar gaitezen harekin! gurekin nahi du bide egin: eman diezogun eskua! Hola, egunez egun, iguzki pean edo lano barnean, elgarrekin eginen dugu bidea eta 2019, urte saindu bilakatuko da!
Bai, bihotzetik zorionak guzieri!