Parropiako elgarretaratzea Mendealan 2018.10.21

Parropiako elgarretaratzea Mendealan 2018.10.21

11 eliza dauzkan Frantxua Dardan Dohatsuaren parropiaren 20 garren urtekari, 700 bat presunek erantzun dute kontseilu pastoralak egin gomitari.
Xalbat Berterretxe kantarien buru eta Stephane de Olivera organoan, koroek airostu dute MEZA
Haurrek nonbre handian presentatu dute elkarretaratze hunen gaia : denak dizipulu eta lekuko.
Katixima emaileen laguntzarekin 11 bandera eginak zituzten. Hoietan untzi koloretsuak agertzen ziren Izpiritu Sainduak ufatzen zituela.
Bosgarreneko gazteek aldarea apaindu dute arrain sare batekin, arrainek itxuratzen zutela gaia.
Lan hori guzia  prestatua zuten bezperan Ursuya kolegioan.
Pierre Petti Irigoin-ek gai hori bera agertu du aldare gainean aurkeztu obran.
Dominique Errecart erretorrak  denak dizipulu eta lekuko aipatu du bere sar hitzan bai eta ere predikuan.
Gai hori izanen da hari gorria 2018-2019 urtean.
Mezaren ondotik trago bat eskainia izan da.
Eskerrik beroenak, urte huni, bultzada eman duten guzieri.