Billet d'humeur

Billet d'humeur

Zoriona zarion gizona

Goizetik arrats berri txarrek itoak gira. Onak ere badira beharrik. Huna bat. Joan den astean hil izan da Donostirin 83 urtetan Pierro Barhenne. Gizon bat beti alegera. Alegera ez zena ez zezakeen jasan. Semeak oroit dira, berak sabaian, aita behi deizten barrokuan, geldi geldia kantuz. Kantutik bazekiten lehen ala azken behian zen. Mahian ala pentzean ala hain maite zuen zaldiarekin mahastian, beti kantuz. Gogoz bazezkien kantu xaharrak beren hogeita zenbait koplekin. Berak ere idazten zituen. Irulegiko irratian kantatzen. Hiru semeek hausko soinua jo zezaten nahi izan zuen, musikak bizia airosten baitu! Duela 56 urte Emilienekin ezkondua, batere ez ziren enoatuak elgarrekin.

Altaa nork erranen zuen hortaratuko zela ? Aiherra Pattindeiko etxetiarren seme, eskolatik atera orduko mutil joana Lekornerat, opor-asteburuak bazirela ere ez ginakielarik. Iruitenebordarat ezkondua gero, hor ere etxetiar. Eta etxea erosi! Zenbatek ez zuten gibelarazi nahi ukan? "Kasumak! Zorrek itoa biziko haiz!" Etxe penatu hortako mozkinekin, denak pagatu zituen, beti kantuz. 

Duela 56 urte ezkondua Emilienekin, batere ez omen ziren oraino elgarrekin enoatzen hasiak. Elizari jarraikiak, apezak erran du elizan ibiltzeak gure zorion goseari onik baizik egiten ez diolako froga direla biak. Apezak azken hitza bere, hortan geldituko gira. 

Xipri