Billet d'humeur

Billet d'humeur

Noeren garaietan bezala

 

Goiz hontan entzuten nuen nolako arranguretan diren jendeak elurretan,  hotelak ideki nahiak mutzituak, katastrofe baten beldurrak xifrituak. Noeren garaietan ez zuten batere katastrofe beldurrik. Jendek jaten eta edaten zuten... Etorri zen uholdea eta oro eraman zituen, Jesus batek erran zuenaz. Ez ote gare horrelako zerbaiten bidean gu ere? Euria ari uharretan, bainan ezin egonak, gure aterbetarik atera nahiak, haserre gorrian nehork ez digulakotz atea idekitzen. Beti bihar, etzi, etzidamu edo etzikaramurako. 

Zer uste dute ala? Aire poxi bat hartu behar dugu gero! Kilometro luzetan ibili ! Nola bizi dantzaldi eta errugbia partidarik gabe. Berehala! Nork debru dauka gakaturik itsasontziko atea? Ezin onetsia, Ezin jasana! Ekonomiak martxatu behar du ez leher egitekotan. Bainan zer  debru ari da Noe zozo hori? Barkatu! Ez Noe bainan Macron. Iduri luke ateriaren beha dagola, urak itoko ote gaituen izitua! 

Eta  dirua miliarka delako parabisu haietan segurrean eman zuten beste gaizo haiek? Ez dituzte berreskuratzen ahalko! Dena xahutua izanen da ostalerreri eman damu-domaietan, langabezian geldituei diru purruxka zenbait emaiten eta gaineratikoetan. Laborariak jakin nahi duzu? Aspaliditik jarriak dira beren egoerari. Ahate-antzarak garbituko dizkiete et hauen janarien dirua berentzat izanen dute.

Bai! Dena xahutua izanen da. Denak tturrinduak. Denak hein berean. Azkenean BERDINTASUNA Jainkoak Adam eta Eba larru gorritan kreatu zituelarik bezala. Noe baino biziki lehenago.

Bainan ez! Ez dugu holakorik ikusiko. Gure mundua berreraikiko dugu bere diru parabisu, bihotz ostatu, eskale eta guziekin. Denentzat izanen da zerbait.

- Azken hitz - Irakurtua dukezue zer idatzi duen Frantses beste ments hark? Baizik eta Aita Saindu dela eta azken liburuan dio, otoi otoi! Ez gaiten lehenagoko hartarat itzul. Paradaz baliatu behar dugula beste zerbait asmatzeko. Giza gaizoa! Hobe luke ebanjelioaz mintzatzea! Hortarako pagatua da, ez? 

 

Xipri arbelbide apeza