Aldian Aldiko

Aldian Aldiko

Jean Landarretche misionesta (1928-2006)

 

Azken aldian, Baudonnen pasatu Txomin Heguyz mintzatzean, Hazparneko bi misionest aipatu ditut : Albert Partarieu eta Michel Cartateguy artaxpezpikua. Biga ahantzi zaizkit : François Amespil, beti bizi dena Angelun eta Jean Landarretche Lekorne Eiheraldekoa, 2006an hila. Hona honen berri laburzki

1928an sortua zen. Kolegio eta lizeoa, Baudonne eta Nantesen egin zituen: futbalean gibeleko hauta zelako fama zuen hemen. Belgikan nobiziadoa egin eta Lyongo misionesten seminario handiart joan zen. 1954an apeztua izan zen hor. Oroit naiz haren lehen mezaz Lekornen. Abiatu nintzen Heletatik txrrindula zahar baten puntan, bainan dakizuen bezala "qu'elle est longue la route d'Helette" eta ni harat heltzean, meza hasia! Landarretxekin eta Baudonneko beste batzurekin egina nuen lehen beila Lurdarat. Gaztexago ginen!

Apeztu eta berehala Boli Kostara igorri zuten, nihaurk zenbait urte berantago ezagutuko nuen Bingervilleko seminariorat. "Gure griña zen apezgoaren mailako gazteak formatzea, jakintsun, trebe, fidagarri, kartsu, otoitzeko. Zentzudunak izan beharko dute, bertutez beteak, Elizazaleak. Eginen ditugun apezen idurikoa izanen da Boli Kostako Eliza, egun ez bada bihar, ikusiko dituen traberi buru egiteko gai izan dadien nahi badugu.

1959an, Treichville, Abidjango banlieurat izendatua da. Aspalditik begietan oasagarri arazoak izanez, bizpahiru aldiz tokiz aldatu behar du : iguzkia eta errautsa partida ditu. Azkenean Frantziarat itzultzen. Bost urte pasatzen ditu Nantesen irakasle eta Baudonneko zuzendari. Bolikostan bi entsegu egin eta, uko egin behar dio.

1969an Bordale ondoko parropia batetarat doa eta gero Seignosserat Landesetan, hor ez baitu batere Boli Kostako giristino elkarte ttipi bezain bizirk hatzemaiten. "Girondako zoko huntan pazientzia behar da ihaurri eta esperantza, erroradino materialismoan sartuak diren jendeekin.`

Kasko gogorra baitu, azken entsegu bat eginen du Boli Kostan, jadanik han dagon François Amespil Hazpandarraren ondoan, Abengourouko diosesan. Biziko urte urosenetarik : Presoetaz arta hartu behar dut. 30-40 bat baditut inguruan, bataiatu, katekumeno bai eta mahaometar. Jainko gose dira. Bainan zer miseria! Haien gosea urrikalgarri zait."Caritas" erakundeari esker haien sofrikarioak eztitzerat entseatzen naiz : jantzi, erremedio, janari... Zuzengabekeria ainitz iksuten dut eta 18 urtez petikakoak libratzerat saiatzen naiz, juje on baten laguntzarekin

Geroxago idazten du oraino : Joan den irailean, Burkinabe bat libratua izan da. Aberats baten etxean hasi da lanean eta honek akusatu, baizik eta diru meta ederra ebatsi ziola. Jujeak erabaki du ez zela hobendun. Etxekandereak zor zizkion 800 FF eta ez emaan nahi. Ikusten izan nitzaio. Zernahi erran daut. Bost hilabetez tematu behar izan dut bere zorra paga zezan, jujearen mehatxu pean.

Beste gutun batean gogoeta dago nola lagunt bigarren gazte bat; lehenagoko sineste batean fidaturik, begiragailu misteriotsu bat hartu zuen anaiak galdetu zion tiro bat egin ziezaion, ezin hunkia zela. Galdetua egin .... eta anaia hil! 

1998an alderat ituzltzen da honarat 2006an hiltzeko. Ondoko hitzekin bururatzen den testamentu bat utzi du. Eukaristia gisa eskaintzen dut nirz bizia, nire Bazkoa gure Salbatzaileari zintzoki eta konfidantaz beterik, Eliza sainduarentzat, gure misionest elkartearentzat, famiia guziarentzat. Zuen otoitzetan kondatzen dut bai eta Jainkoa eta Mariaren urrikalmenduan. Haiekin bizi izan naiz, haien baitan izan esperantza

 

 

Huna beraz beste itzulpen bat Berterretxetiarrentzat. Gerokoak geroko

Xure gain biak pasa araztea

Xipri Arbelbide