Hazparne

Joane Batista Saindua

Joane Batista Saindua Hazparne

Jondoni Batista eliza " xaharra " 16-garren mendekoa zitaken. Obrak egitearekin, erromano denborako harri xixelatua aurkitu zuten : lehen mendeko " pagano " erlisioneko aldare berezia.

Eliza berritu zuten 19-garren mendean ; eliza xaharreko oin-harriak ahulduak ta jendea ezin koka ! 1 835-ean aldare aintzina eraiki zuten bai ta bazterretako kaperak. 1 882-ean, ezarri zituzten berina haundiak, Charles-François Champigneulle marrazkituak . Ducellier jaun apezpikuak kontsekratu zuen eliza berritua 1 886-an. 1 895-ean, Daniel Saubes, tindulari famatuak (Léon Bonnat-en ikaslea) egin zuen marrazki haundi bat " Abraham-en sakrifizioa ", aldare nausiaren gainekaldian.
20-garren mendean ere, obra-berritze batzu ukan ditu eliza hunek.

Mezen tenoreak

AstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstiralaLarunbataIgandea

8h30
Messe

8h30
Messe

19h
Messe

10h30
Messe

AstelehenaAstearteaAsteazkenaOsteguna

8h30
Messe

OstiralaLarunbataIgandea

8h30
Messe

19h
Messe

10h30
Messe

Elizaren kokapena

OpenStreetMap-ek hornitu mapa, ODbL lizentziapean

Elizaberri-ko kapera

Elizaberri-ko kapera Hazparne

Elizaberri-ko kapera ttipi bat Trinitate Sainduari eskainia, 1 686-an eraikia. Erretaula zurez egina, sinbolo bereziekin apaindua.

Elizaren kokapena

OpenStreetMap-ek hornitu mapa, ODbL lizentziapean

Bihotz sakratua-ren kapera

Bihotz sakratua-ren (edo misionesten) kapera. 1 928-1 931 urtetan eraikia. Kapera hunen berezitasuna : murru paretan margotuak dira 48 saindu frantse ta euskalduna (M.A. Sauvage-n obra).

Elizaren kokapena

OpenStreetMap-ek hornitu mapa, ODbL lizentziapean